abere ba

palindromoen ilustratuen piztegia


abere ba, zeinu, esanahi eta hizkuntzarekin jolasten duen proiektua da.
Proiektuaren atal nagusia, abere ba liburua da,
baina erakusketak, tailerrak eta emanaldi bat ere baditu bere baitan.

abere ba liburua

abere, palindromo eta hitz jokoen mentura


Liburuaren bi aldeetan azala eta sarrera izango du, palindromo izanari keinu bat eginez.
abere ba palindromo liburua irekia

Palindromo

Animalia bakoitzak beste hitz bat ezkutatzen du atzeraka irakurrita: `asto hotsa´, `ele bele´, `aker oreka´, `alegia igela ´, `apo zopa ´, `zezenez ez´.

Ilustratu

Abereen itxuran oinarritua dago abezea. Hizki bakoitzean animalia bat agertuko da eta animalia bakoitzean hizkia: aberedefghijklmnopq...

Piztegi

Hitz eta piztiak elkartzen diren tokia, bestiariuma edo gure burua. Definizio argigarriekin, ideiak pizteko ere baliogarria. Pitzaduraz betea.

liburuaren edukiak


airez azeria piktograma

sarrera
historia

hizkuntzaren sorreraren inguruko teoria berria azalduko da: gure hizkuntzaren jatorria abereengan dago.

abere
palindromoak

aberearen izena eta alderantzizkoa izenburu moduan, testu ispilu palindromoa osatuz: karramarro horra marrak.

abeze
ilustratuak

abezeko letrekin, tipografiekin, abere ilustrazioak, pareidolia eta isologo arteko mimogramak.

hiztegi
piztegia

abere eta piztien hiztegia. Hiztegiko sarrerak uztartu eta eleekin nahasiz, harremanak eta irudimenak piztu.

abere ba palindromo liburua irekia

Hizkuntza aberatsa da

Hitza aberetu dugun piztia.
Abere ba hitzekin jolasten duen liburua. Bitxikeria dirudien arren, euskaraz animalien izenak palindromoa erraz bideratzen du.
Abereen irudidun hiztegi pizgarri honetan mitologiak, kantuak, kontuak, atsotitzak, onomatopeiak, hitzulpenak, ele-meleak eta hitz jolas ugari azaleratuko dira.

Euskaratik euskaraz jolasteko

Hau da hain zuzuen ere, bere indar eta balio handienetariko bat: Euskaraz irudimena lantzeko eta sortzen jarraitzeko eremu berri bat irekitzen du eta.
Liburuak Abere ba proiektuaren funtsa bilduko du. 101 animalien izenekin egindako palindromoak, hauen hiztegi moduko azalpena eta ilustrazioa bateratuz.


abere ba liburua 2020-02-02 egun kapikuan, argitaratua.

Pamiela argitaletxearekin argitaratutako liburua Mila gau sailaren barnean
ABERE BA EROSI

abere ba erakusketa

animalia palindromoen erakusketa


2020-03-27 19:00, abere ba erakusketa Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

airez azeria: Palindromo ilustratua

Palindromoak

Abere ba proiektuaren abiapuntua, palindromoek sortutako lilura izan da.
Euskarazko palindromo sorkuntzan urte batzuetan zehar karramarroarena egiten ibili bitartean, animalien glosarioan altxor bat, are gehiago urrezko meategia zegoela topatu genuen. Hau aberastasuna!
Palindromo eta hitz joku batzuk erakusgai egongo dira erakusketan.

Ilustrazioak

Sortutako palindromo horiek irudikatzeko beharra sentitu genuen.
Irudiaren sintesira gerturatu nahian eta hizkuntzarekin lotura indartuz, animaliak, palindromoetan agertzen ziren letra beraiekin sortu genituen. Begihaundipress-ekin kolaborazioa 11 abere ere egongo dira letterpress teknikan inprimatuak.
Hilabete batetan zehar, irudiak erakusketan ikusgai egongo dira.

11 abere kapikua

animalia palindromoen jolasa San Telmo Museoan


2020/02/02 eta hilabete batetan zehar, abere ba erakusketa Donostiako San Telmo Museoan.

Data Kapikua

2020ko otsailaren 2a data kapikua da: 2020-02-02. Egun honetan urteak 33 egun ditu eta 333 faltako dira urtea bukatzeko. Une magiko honetan, eta Euskara ibiltaria denez, ele, ipuin, kantu eta kondairetako animaliak lozorrotik esnatu eta San Telmo Museoan zehar sakabanatu dira.

Mezua Museoan

Museoa piztegi bihurtu da, piztiak biltzen dituen lekua, baita ideiak pizteko balio duen tokia ere. Abereen izenarekin palindromo edo hitzezko kapikua bana sortu dute eta mezu ezkutua idatzi dute guztien artean. Mezua osatzen lagunduko?

San Telmo

ulu ala ele

ahots palindromoak


ahots experimentuak

Zer gertatzen da hotsak eta ahotsak atzekoz aurrera entzunda?

ulu ala ele emanaldia

bigara, Amorante,
Ixiar Rozas, Okene Abrego

kanta palindromoak

Doinu eta abesti ezagunei buelta eman eta zer gertatzen da

erakusketa

Ernest Lluch
-->

nor gara

abere ba palindromo liburua irekia
bigara


Itziar Aranburu eta Jon Ander Garcia
gure hizkuntza eta alfabetoa animaliengandik eratorria dela baieztatzen duen bikotea.

webgunea

bigara.info

instagram

@bigara

twitter

@bigarabi